ELAko ordezkaritza bat Atenasen beste hainbat erakunde sozialekin batera
2012/02/28
Zuzenean ezagutzea Greziako herritarrek bizi duten egoera larria eta erakundeen arteko lankidetzari ekiteko bideak urratzea dira bilera hauen hekburuak.
Greziako gizartea hondamendi ekonomiko eta sozialera bultzatzen ari dira aplikatzen ari diren politikak, eta hauen ardura hiru erakunderena da: Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea. Atzeraldi ekonomikoa gero eta okerragoa da, langabezia etengabe hedatzen ari da eta babes gabezia soziala areagotzen ari da, kalean nabarmenagoa egiten ari delarik.
Egoera hau dela-eta, hainbat antolakunde sindikal eta sozialek delegazio bat antolatu dute, gaur eta bihar, hilak 28 eta 29, politika horiei aurre egiten ari diren mugimenduekin biltzeko. Bilera horiek sindikatuekin eta gizarte-erakundeekin izango dira, hiru helbururekin:
- Zuzenean ezagutzea Greziako herritarrek bizi duten egoera larria.
- Egiten ari diren borrokekin elkartasuna adieraztea.
- Organizazioen arteko lankidetzari ekiteko bideak urratzea.