ELAko ordezkaritza Portugal eta Galiziako sindikatuekin

2013/02/22
ELAko ordezkaritza Portugal eta Galiziako sindikatuekin
ELAko orderkaritza bat, Adolfo Muñoz “Txiki buru delarik eta Joseba Villarreal eta Laura Gonzalez de Txabarrirekin batera, Lisboan izan da otsailaren 21 eta 22 an Portugaleko CGTP eta Galizako CIG sindikatuekin Negoziazio Kolektiboaren inguruan antolatutako jardunaldi batetan parte hartzeko.

Hiru organizazio hauek gai honen inguruan egiten duten bigarren bilera da. Bertan gaur egun Portugalen, Galizian eta Euskal Herrian negoziazio kolektiboak bizi duen egoera aztertu eta organizazio bakoitza ematen ari den erantzuna aztertzeko aukera izan da. Bileran sindikatu hauetako hiru idazkari nagusiak parte hartu dute: Armenio Carlos, Xesus Seixo eta Adolfo Muñoz, hurrenez hurren.