ELAko ordezkaritza Saharan

2011/01/26
Europako hainbat sindikatuk osatutako ordezkaritza batek urtarrilaren 23tik 25era Mendebaldeko Saharara izan da, Saharako herriaren errealitatea lehen eskutik ezagutu asmoz.

Bidaia UGTSARIO sindikatu sahararrarekin elkarlanean antolatua zegoen; ELAk urteak daramatza sindikatu honekin elkarlanean, eta bi erakundeen arteko harremana estua eta adiskidantzaz beterikoa da. ELAk zuzenki ezagutu du saharauiar herriak pairatzen duen egoera larria eta bere elkartasuna helarazi dio.

ELAk salatu egin nahi du Marokok Mendebaldeko Saharan ezartzen duen okupazio politika, eta herri sahararraren giza-eskubideak zapaldu eta urratu egiten dituela. Horren guztiaren helburua, zilegi den autodeterminazio eskubidea gauzatzen eragoztea da. Hain zuzen, marokoar gobernuak entzungor egiten die nazioartetik eta gizarte-, kultur- zein politika-munduko hainbat plataformatatik giza-eskubideak eta baita eskubide zibilak eta politikoak ere okupaturiko lurraldeetan bortxatuak diren heinean aintzat hartzeko egiten dizkioten eskariei.

Era berean, ELAk estrategia honetan Espainiar Estatuaren konplizitatea salatu nahi izan du.

ELA (Euskal Herria)

CIG (Galicia)

CGTP-IN (Portugal)

CGIL (Italia)

CGT-France (Francia)

CC.OO, USO y Confederación Intersindical (España)