ELAko ordezkaritza Alternatibaren Tourraren helmugaratzean izan zen atzo Parisen
2015/09/27
187ren bat eskualde eta 6 estatu zeharkatuak, 5600km. baino gehiago ibiliak, 100 hitzaldi publikoak baino gehiago, etapa ezberdinetan hamarmilanaka pertsonen partaidetza eta ehunmilaka Tourra igarotzen ikusi dutenak. Alternatiben Tourra klimaren aldeko egundoko mobilizazioa izan da.
Atzoko egunez Alternatiben Tourra Pariserako iritsiera egundoko festa herrikoia bilakatu zen, COP21erako bi hilabete geratzen direlarik, beti ere sistema aldatzeko helburuaz eta ez klima. Horixe bera izan da Tourraren goiburuetako bat: sistema aldatu, ez klima!
Pariseko kaleak zeharkatu ondoren, festa eta aldarrikapenak bat egin zuten Errepublikako Plazan, non hizlari, abeslari eta hainbat animazio ekitaldien txanda izan zen. ELAko ordezkariak, hauen artean Adolfo Muñoz “Txiki” eta Amaia Muñoa, Alternatibaren Tourreko txirrindulariekin izan dira zeinak topaketa honetan aukera izan dute Baionatik Pariserako ibilbide honen esperientzia kontatzeko.