Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko manifestazioetan parte hartzera deitu du ELAk

2014/07/14
ELAk salatu nahi du Israelgo estutuaren partetik palestinar herria pairatzen ari den zigor kolektiboa, eta bere elkartasuna adierazi nahi dio. Aldi berean israeldar inpunitatearen amaiera exigitzen du, baita nazioarteko legedia eta Nazio Batuen erresoluzioak betetzea ere.

Ezinbestekoa da Israelen okupazioa palestinar lurraldeetan eta palestindarrek jasaten duten eskubideen urraketa sistematikoarekin bukatzea.

Aldi berean, ELAk eskatzen du palestinar herriari aitor diezaiotela zor zaion autodeterminazio eskubidea.

ELAk dei egiten du eroso hauen aurka mobilizatzera

EUSKAL HERRIKO MOBILIZAZIOAK

Bilbo

- Uztailak 17, 19:00. Manifestazioa Arriagatik 

Gasteiz

- Uztailak 16, 18:30. Andra Mari Zurian elkarretaratzea.

- Uztailak 16, 18:30. Andra Mari Zuritik kalejira Mendizorrotzararte.

Iruñea

- Uztailak 17, 19:00. Manifestazioa, irteera Autobusen Geltokitik.