ELAren erabateko gehiengoa Tuterako Udalean

2003/07/09
22 ordezkari sindikaletatik 12 lortu ditu
ELAk erabateko gehiengoa lortu du uztailaren 8an Tuterako Udalean izan diren hauteskunde sindikaletan: 22 ordezkari hautatzen zirelarik, sindikatu honek 6 ordezkari lortu ditu funtzionarioen artean eta beste 6 laboraletan (ikusi azken hauteskundeetako emaitzekin alderatzeko koadroa).
20031999Aldea
ELA12111
UGT56-1
CCOO22=
ESK21+1
SPPME1-+1
LAB-1-1
AFAPNA-1-1
H. indep.-1-1
H. indep.-1-1
GUZTIRA2214+8
22 ordezkariak 380 langile osatzen dituen plantilak bozkatu ditu (267 funtzionario eta 113 laboral). Bi kolektiboen arteko banaketa honakoa izan da: Funtzionariak (13): - ELA 6 - UGT 2 - CCOO 2 - ESK 2 - SPPME 1 Laboralak (9): - ELA 6 - UGT 3 ELAk Erriberako udal nagusian izan duen hazkunde hain handia militanteen lan onari esker izan da, Iñaki Irisarri eskualdeko arduradunaren ustez, batez ere UPNren esku dagoen udal honek zerbitzu publikoak pribatizatu eta kontratei emateko eraman duen politikari aurre egin izana medio; izan ere, Irisarrik dioen bezala, joera horrekin zerbitzu horietako langileen baldintzak okerrera egin dute. Hauteskundeotan sindikalgintza gatazka saihestu gabe eta taxuz egiteko moduaren arrakasta frogatu da. Tuteran, 2003ko uztailaren 9an