ELAren eskaria onartuz Lan Ikuskaritzak 24 langileen aldi baterako kontratoak finkoak izatea exijitu du

2008/04/24
Lan eta Gizarte Segurantzaren Arabako Ikuskaritzak FCC enpresako (Fomento de Construcciones y Contratas. —Gasteizko kale-garbiketa eta hiri-honakin solidoak—) 24 langileren aldi baterako kontratuak aurrerantzean lanaldi partzialeko kontratu finkoak izatera behartu ditu.

Erabaki hori eman bada, FCCko ELA Atal Sindikalak erakunde horretan salaketa bat jarri zuelako izan da. Halaxe da, ELArentzat aldi baterako kontratu asko eta asko lege-iruzurrean egiten dira. Lehenengo salaketa 2007ko apirilean jarri zen, eta enpresak urtebeteko 62 kontratu aldatu eta finko bihurtzeko eskaini zion Batzordeari. Akordio haren ondorioz, ikuskariak bertan behera utzi zuen salaketa. Baina kontratazioaren iruzurra ez zen amaitu akordio harekin, eta urte bereko azaroan berriro ireki eta zabaldu behar izan genuen hasierako salaketa. Berrabiatze horretatik dator azken erabakia, zeinaren eraginez enpresa behartuta baitago iruzurrezko kontratuak dituzten langileei kontratu finkoak egitera, eta apirilaren 14a baino lehen. Apirilaren 16an enpresak langile horiei deitu die, lanaldi partzialeko kontratu finkoak sinatzeko. Dagoeneko, badaude aurkezturik Ikuskaritzan eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.

 

Kasu horretan jardun duen ikuskariaren iritziz, zenbait irregulartasun egin da: helburu den obra edo zerbitzua zehaztu gabe uztea; exekuzio-aldia “ab initio” mugatzea; eta azken batean, kontratu-mota bat bidegabe erabiltzea. Zergatik? langile horiek ematen duten zerbitzua kale-garbiketaren ingurukoa delako; eta zerbitzu hori iraunkorra izanik, ez dator bat kontratuen behin-behineko izatearekin.

 

ELAk ondo baino hobeto hartu du erabakia, langileentzat postu finkoak lortzeaz gain, Lan Ikuskaritzak duen ahalmena erabili duelako, hau da, lege-iruzurrean egindako kontratuak finko bihurtzera behartzeko ahalmena.