ELAren eskualde kontseiluek Azaroaren 30eko greba feministari babesa

2023/09/22
ELAk Eskualde Kontseiluak egin ditu, eta sindikatuko ia bi mila militante eta liberatu elkartu dira Hego Euskal Herri osoan. Bada, guztiek Azaroak 30eko Greba Feminista Orokorra babestu eta lantokietan lantzeko konpromezu irmoa hartu dute.
ELAk azken urteetan irmo defendatu du zaintza sistema publikoa, dohakoa, unibertsala eta kalitatezkoa, Ondorioz, zaintzaren esparruko hainbat greba eta lorpen izan ditu. Horregatik, ELAk berretsi egin du greba feminista orokorrarekin bat egiteko konpromezua hartu du, eta eskualdeetako militanteek ziurtatu dute, ELA Euskal Herriko sindikatu nagusia den heinean, lanketa sakona egingo dutela, lantoki guztiguztietara eramateko grebaren beharra eta lanketa bera. Horrekin batera, 12 Eskualde Kontseilutako kideek elkarreratzea eta atxekimendu argazkiak egin dituzte.