GIPUZKOAKO ERRESIDENTZIAK

ELAren gehiengo absolutuarekin eratu da negoziazio mahaia

2025/01/29
ELAk %62,55 eko ordezkaritza dauka, lehen baino 2 puntu gehiago. Lan baldintzak hobetuko dituen sektoreko hitzarmena lortzeko borondatea eta indarra adierazi du ELAk negoziazio mahaian.

Gaur LHK/CRL (PRECOn) zahar egoitzetako sektoreko negoziazio mahaia osatu da. Bertan sindikatu eta patronalen ordezkaritzak adostu dira. Sindikatu aldetik ordezkaritza hurrengoa izan da:

  • ELA: %62,55

  • LAB: %21,23

  • CCOO: %11,20

  • UGT: %5,02

Gauzak horrela, aurreko prozesuko gehiengo absolutua mantetzeaz gain, ordezkaritza handitu du ELAk.

Gauzak horrela, ELAk gehiengo absolutuari eusteaz gain, ordezkaritza handitu du. Sindikatuaren arabera, UGTk ordezkaritzaren erdia galdu izana aurreko prozesuan gutxiengoan sinatu izanaren ondorioa izan da. Sektoreko gehiengo demokratikoak errespetatuko dituen hitzarmen sektorial bat eskatzen du ordezkaritzak.

Patronalen aldetik ordezkaritza banaketa hurrengo hau izan da:

  • ZAINTZABIDE: 34,75%

  • ADEGI: 33,67%

  • LARES: 31,58%

Aurreko prozesuan lau patronal izanda orain ACGGren desagerpenarekin hiru izango dira enpresak ordezkatuko dituzten patronalak.

Mahaia eratuta, ELAko ordezkariek plantillarekin adostutako eskaeren plataforma helarazi dute. ELAren eskaeren artean, honako hauek nabarmentzen dira: lan prekarioarekin amaitzea (partzialtasuna, prestasuna...), sektoreko soldata arrakalarekin amaitzea, 60 urtetik gorako langileentzako lan baldintzak hobetzea, kontziliazio neurriak, etab.

Otsailaren 19an egitekoa den bileran, edukiak negoziatzen hasiko dira sindikatuak eta patronala. ELAk ohartarazi du sindikatua eta antolatutako langileak mobilizatzeko eta borrokatzeko prest daudela, langile guztiei aplikatuko zaien hitzarmen duina lortzeko bidean. Horren erakusgarri izan da bilera egiten ari zen bitartean PRECOren aurrean egindako elkarretaratzea.