ELAren iritziz, enplegu prestakuntzako funtsak prestakuntza- zentro homologatuetara bideratu behar dira

2013/01/28
2012an enplegu-prestakuntzara bideratutako diruaren %37,5a patronalak, CCOOek eta UGTek jaso zuten. ELAk Eusko Jaurlaritza berriari exijitzen dio indarrean den enplegu-prestakuntza eredua bertan behera utzi eta diru publikoa prestakuntza zentru homologatuetara bidera dezala.

 

2012an EAEan enplegu prestakuntzarako bideratutako diru kopuruaren %37,5 zuzenean patronalak, CCOOek eta UGTek beren gain hartu zuten Lanbide zela medio (Hobetuzen proposamenarekin).

2013ko urtarrilaren 14ko EHAAn argitaratutako datuek konfirmatzen dute aurreko ekitaldietan egindako funtsen banaketa berdina egin dela. CCOOek eta UGTek hurrenez hurren 2.075.000 euro jaso zuten bakoitzak, eta ugazaba-elkarte ezberdinek, guztira 3.557.657 euro. Horrela, patronalak, CCOOek eta UGTek beren gain hartu zuten (Eusko Jaurlaritzaren onespenarekin) Hobetuzek enplegu prestakuntzarako zuzendutako kopuru osoaren %37,5a.

Taulan ikus daitekeen bezala, nahiz eta 2009tik 2012ra gai honetarako bideratutako kopurua 710.000 eurotan gutxitu, patronalak, CCOOek eta UGTek jasotzen duten kopurua 350.000 eurotan hazi da. Kontutan izatekoa da ere, azken urteetan aipatutako sindikatuek jasotzen duten diru kopurua bientzat berdina izatea eta urtero mantentzea inolako aldaketarik gabe. Horrek argi adierazten du, elkarte horien interesak beste edozerren gainetik daudela. ELArentzat erabaki politiko bat baino ez da, prestakuntza irizpideekin zerikusirik ez duena, alegia.

 

2009

21.262.802€

2010

20.773.393

2011

20.550.000€

2012

20.550.000€

UGT

2.025.000€

2.075.000€

2.075.000 €

2.075.000 €

CCOO

2.025.000€

2.075.000 €

2.075.000 €

2.075.000 €

PATRONALA

3.310.534€

3.557.657€

3.581.423 €

3.557.657 €

GUZTIRA

7.360.534€

7.707.657€

7.731.423 €

7.707.657 €

%

%34

%37

%37,60

%37,50

ELAk gogora ekarri nahi du, Eusko Jaurlaritzak espainiar gobernuak eskainitako funtsak onartzeak -betiere espainiar eredua aplikatzeko baldintzarekin, eta nahiz eta Hobetuzen oniritziarekin egin ez-, ELAk (LABekin batera) Hobetuzetik irtetea suposatu zuela.

ELA ez dator bat gaur egungo Hobetuzen ereduarekin, estatu espainiarraren kopia hutsa eta guztizko porrota suposatu duelako, ez bakarrik kalitate ezagatik baizik eta EAEan dauden benetako prestakuntza beharrei ez erantzuteagatik. Pribatizazioaren aldeko apustua eta diru publikoarekin finantziatzen diren erakundeen onura baino ez du suposatzen.

Prestakuntza iraunkorraren adibideak ere agerian uzten du instituzioek elkarrizketa soziala dela medio langileriaren kalterako politikak martxan jartzen dituztela, elkarrizketa sozialean parte hartzen duten erakundeek diru publikoaren esleipena eta kudeaketa egitearen truke.

Argi dago langileriaren arazoei aurre egiteko elkarrizketa sozialean erabakitako politikek ez dutela ezertarako balio. Hori ikusi da gaur egungo krisi ekonomikoa .

Egoera honen aurrean, ELAk Eusko Jaurlaritza berriari prestakuntza eredu hau bertan behera utz dezala exijitzen dio. ELArentzat, enplegu prestakuntzako funtsak prestakuntza- zentro homologatuetara bideratu behar dira. Onartu ezinekoa litzateke Eusko Jaurlaritzak orain arteko eredua mantentzea.