ELAren iritziz sinesgaitza da Frantziar agintariek emaniko bertsioa

2010/03/14
Jon Anzaren gorpua aurkitu ondoren frantziar agintariek emandako informazioa sinesgaitza dela uste du ELAk.

Gertaera gehiegi daude argitzeke. Ilun dauden egoera ere gehiegi dira. Arduragabe bezain susmagarria den polizi-jarduketa dago tartean. ELAren iritziz, Jon Anzaren gorpuaren aurkikuntzak ikerketa independientea esijitzen du, gertatutako guztia argitze aldera. Aurkeztu ziren hipotesien artean bat argitu da, Rubalcaba Barne ministroarena, alegia. Joan Anzari gertatutakoaz gainontzeko hipotesi eta susmoak argitu gabe jarraitzen dute; beraz, erabat irekiak daude.

ELAk bere dolumina helarazi nahi die Jon Anzaren senitartekoei.