ELAren jarrera La Naval-en egoera dela eta

2005/01/27

Sestaoko La Naval-en pribatizazio planerako (Sevilla Xixon eta Manisesko motoreen fabrikarekin batera) SEPIk, UGT eta CCOO-en sostengua eta sinadura lortu zuenetik, arazo guztiak konpondu zirenaren itxura emanez informazio eta espekulazio interesatu ugari publikatu da. Informazio hauez ondoriozta daiteke etorkizun hurbil batean La Navaleko aktibitatea berriro bultzatuko dutela eta lanpostuak eta langileen baldintzak bermatuko direla.

ELA-Metala federazioak errealitatearen manipulazio hau salatu nahi du eta gogorarazi nahi du SEPIk, UGTk eta CCOOek sinatutako planaren baitan puntu beltz asko dagoela, untziolaren etorkizuna epe ertainera kolokan egon daitekeela adierazi dezaketenak.

Prozesuaren eraginez IZARren likidazio eta disoluzioari ekingo zaio. Erabaki honen ondorioz bi irtenbide bakarrik egongo dira: Likidazioa eta aktibitatearen amaiera edo baldintza kaxkarretan behartutako salmenta.

Ez dago Sestaoko untziolaren etorkizuna zehazten duen industri-planik; etorkizunean izango den ontzigintza mota kontutan hartuta, antolakuntza, finantza eta plantillaren beharrak zeintzuk izan daitezkeen ez da inon agertu. Era berean, pribatizazioa soluzioa balitz bezala aurkeztu da. Etrokizuneko industri-planik ez dagoen heinean, oso zaila izango da zehaztu gabeko proiektu batentzat inbertsio industrialen interesa sortzea.

Bitartean platillaren erdiaren aurre-erretiroa egin behar da antolakuntza irizpiderik gabe. Ez da jarraipena kontutan hartzen eta ondorioz departamendu osoak desegin daitezke. Honek eragina izango du produkzio, kudeaketa teknikoa edo besteak beste proiektuen garapenerako departamenduan. Askotan lanpostu hauek espezializazio maila bat eskatzen dute, egun batetik bestera lortzen ez den espezializazioa.

ELAren iritziz untziolaren kontrol publikoa ezinbestekoa da LA Naval-eri interesatzen zaizkion merkatuetan sartzeko. Hala egiaztatzen da kontratatu den gasuntziarekin, edo ustez kontrata daitezkeen beste untziekin, guztiak alor publikoaren gestioaren ondorio dira.

Kontratu hauek aurrera ateratzeko estaldura finantzaria ematerako orduan berdin gertatzen da behar diren bermeak lortzerako orduan. Untziola pribatizatuko balitz, ez dago batere argi akziodunek aktibitatearekin jarraituko dutenik. Epe ertainera enpresa likidatu eta untziola dagoen lurren salmentarekin irabazi handiak lortzeko espekulatzea ere gerta daiteke.

Bitartean enplegurako erregulazio espedientearen negoziazioari dagokionez hilaren 23an ordezkaritza sindikalarekin egin beharreko galdeketen epea amaitu da. Espedienteak aurre-erretiratu daitezkeen 578 pertsonengan izango du eragina. Bitartean ez da inolako bilkurarik egon akordioaren jarraipenaren ardura duen batzorde eta SEPIren artean. Gogoratu dezagun azken honek aurre-erretiroen baldintzak aztertu eta ezartzeko ardura daukala. Berriro ere ikusi ahal izan dugu SEPIk eta espainiar gobernuak erabakiak hartuta dituztela, eta ez direla ordezkaritza sindikalarekin negoziagarriak; argi baitute azkenean UGT eta CCOOek euren oniritzia emango diotela erabaki hauei.

Zalantzazko egoera honetan ELAk berriro exijitu nahi du industri-plan bat egitea, baita untziolaren jabego publikoa. ELAren ustez Eusko Jaurlaritzak jarrera eraginkorragoa izan beharko luke enpresa honen enpleguaren defentsan.