ELAren jarrera Naval ontziolaren inguruan

2006/07/18

SEPI-ren Administrazio Kontseiluak Izarren lau ontzioletatik hiru saltzeko baimena eman zion atzo, uztailak 18, Likidazio Batzordeari. Hala, Sestaoko ontziolaren jabe berria CNN izango da. ELAren ustez, pribatizazio honekin ez da ontziolaren etorkizuna eta bideragarritasuna inondik inora bermatzen.

ELAren ustez, argi dago ontziola honek, duen produkzioarengatik, ez daukala etorkizunik ez badu diru laguntza publikorik. Horrela, atzoko erabakia iragarritako heriotza baten kronika da. Bestalde, ELAk gatazka honetan UGT eta CCOO sindikatuek izan duten jarrera salatu nahi du. SEPIri nahi zuen guztia egiten utzi diote. Azkenik, ELAk protestari eutsi eta pribatizazioaren kontra borrokatzen jarraituko duela azpimarratu nahi du.