ELAren metalaren federazioak empresaz enpresa prekarietatea borrokatzeko erronka hartu du

2005/11/28

"Enpresaz enpresa, prekarietatea borrokatu" lelopean ELAren Mataleko federazioak VII. Biltzarra egin zuen iragan ostiralean Iruñeako Baluarte aretoan. 202 kongresistek negoziazio kolektiboaren erronkak aztertu zituzten, eta horri aurre egiteko antolakuntzan beher diren hobekuntzak. Kongresuaren beraren data, azaroaren amaiera, 2006. urtean egin beharreko negoziazioaren abiapuntua izan zedin aukeratu zen. Uneotan, Federazioak 31.386 afiliatu ditu; horrek iragan kongresuarekin alderatuta %11,89ko igoera suposatzen du.