Ipar Euskal Herriko egungo egoera aztertu du ELAk Baionan
ELAren Nazio Batzordearen adierazpena
Abertzaletasunak azken 60 urtetan abertzaletasunak Ipar Euskal Herrian eginiko ibilbidea errepasatu eta baloratu du bilkuran. Azken hamarkadan emandako pausoak, sorturiko tresnak eta izandako lorpenak aintzat hartu ditu eta Iparraldeko abertzaleek eginiko hainbat apustu estrategiko balioetsi.
Batzorde Nazionalaz gain, sindikatuko zuzendaritzak bilerak egin ditu bertako eragileekin, hala nola, Gogoeta, Enbata, Laborantza Ganbara, ELB...
Sindikatuaren zuzendaritzaren ohiko bileretako bat da Nazio Batzordea, Ipar Euskal Herrian egin da oraingoan. ELAko hiru federazioak (Industria eta Eraikuntza; Gizalan; Zerbitzuak) eta 12 eskualdeak eta lurraldeak ordezkatzen dituzten pertsonak biltzen dira bertan, baita Batzorde Eragilea osatzen dutenak ere, idazkari nagusia (Mitxel Lakuntza) eta idazkari nagusiaren ondokoa (Amaia Muñoa) buru egiten. Jakina denez, Manu Robles-Arangiz Fundazioak ordezkatzen du ELA Ipar Euskal Herrian, eta hainbat ekimen dinamizatu ditu (Alda, Bizi!, etab.).