ELAren Nazio Kontseiluak azaroaren 26 eta 27rako XI. Kongresu Konfederala deitzea erabaki du

2004/05/04

ELAren Nazio Kontseiluak, kongresuen arteko sindikatuko organo gorena, azaroaren 26 eta 27rako Bilbon XI. Kongresu Konfederala deitzea erabaki du, maiatzaren 5ean Donostian egindako bileran. Kongresuen arteko lau urteak bete direnean egiten da deialdi hau.

Bestalde Nazio Kontseiluak lurraldeetako negoziazio kolektiboaren garapena aztertu du. Sebas Andreuk adierazi duen moduan "negoziazio kolektiboa patronalaren negoziatzeko gogo ezarengatik bereizten da, hori dela eta zaila gertatzen ari da soldata, lanaldi eta enpleguan akordioak lortzea". "Horren ordez azken urteotan lortutako hobekuntza batzuk desagertarazi nahi ditu patronalak" adierazi du Andreuk.

Negoziazio kolektiboaren arduradunak lan merkatuko prekarietate maila altuari buruz aritu da, gaur egun %30ean dagoena, Europar Batasuneko batazbestekoa bikoizten duena eta batez ere gazte eta emakumeak soldata bajuekin (askotan 600 euro baino gutxiago) zigortzen dituena.

Andreuk administrazioaren papera kritikatu du, bere zerbitzuen azpikontratazioarekin kalitate txarreko eta soldata bajuko enplegua bultzatzen duelako. "Politika honetan azpimarratu du- gobernuan ardura duten alderdiek eta oposizioan daudenek bat egiten dute, IU-EB izan ezik". Zentzu horretan, "gure herrialdean hainbat langilek pairatzen duten zapalkuntza eta esplotazioarekin amaitzeko borrokatu behar dugu".