ELAren Nazio Kontseiluaren bilkura Arrigorriagako atentatua gaitzesteko

2009/06/19
ELAren Nazio Kontseiluak elkarretaratzea egin du Bilbon gaur eguerdian, Arrigorriagan izan den atentatua gaitzesteko. Atentatuan Espainiako Poliziaren Bizkaiko informazio inspektore burua hil da. Bilkuraren leloa 'Langile eta abertzale garelako. Ez gaude ados' izan da.
Bilkuraren ostean Adolfo Muñoz, Txiki, idazkari nagusia mintzatu da. "ETAk ez du Euskal Herriko langileria ordezkatzen", adierazi du.