ELAren ordezkaritza Palestinan

2014/03/27
ELAren ordezkaritza Palestinan
ELAren Nazioarteko Arloaren arduradunak Palestinan dira misio batetan, PGFTU Palestinako sindikatuak gonbidaturik. Misio honetan Québec-eko CSN, Brasilgo CUT eta Galiziako CGI sindikatuek ere eskuhartzen dute elkarrekiko misioan.

Bixitaldi honetan aukera izan dute Shaer Saed, PGFTU sindikatuko Idazkari Nagusiarekin egoteko eta baita sindikatu ezberdinetako arduradunekin eta PGFTUko federaziokoekin. Era berean, Palestinako Nazio Autoritatearen Lan Ministroarekin egoteko parada izan dute, bertako egoera politiko eta sozialaren berri izateko. Hauekin batera Nablus herrialde inguruko herri- agintariekin ere izan dira.

Egonaldi honetan bixita egin dute Al-Jazalon eta Belengo errefuxiatuen esparrura, eta baita Hebrongo judutarren kokalekuetara ere. Qalqiliara eginiko bidaian, frogatzeko aukera izan dute nola palestinar langileek egunero hainbat ordu igaro behar izaten dituzten ezarritako kontrolak gainditzeko eta beren ohiko lanetara joan ahal izateko.