ELAren plataforma proposamena Enplegu Zentro Berezietarako
Azken hilabeteetan ELA, beste sindikatu batzuekin batera, Euskal Autonomi Erkidegoko enplegu zentro berezien lehen lan-hitzarmena lortzeko lanean ari da. Patronalarekin negoziaketa mahaia abiatzen saiatu gara eta pikutara bidali gaituzte.
ELAren ustez garrantzitsua da lehen aldiz enplegu zentro berezi guztiek oinarrizko lan hitzarmen propio bat izatea, ondoren enpresetan hobetu ahal izango dena. ELAren helburua da ez-gaitasunak dituzten langileak enpresa arruntetan lanean aritu daitezela beste langile guztiek dituzten lan baldintzekin.
Zoritxarrez langile askori administrazioek, enpresek eta enplegu zentro bereziek ez diete eskaintzen enpresa arruntetan egoteko aukera, eta askoz lan baldintza okerragoekin enplegu zentru berezietan egiten dute lan. ELAren ustez garrantzitsua da sektore guztiarentzat gutxieneko lan baldintza batzuk izatea.
ELAko militanteok gure aldarrikapenen proposamena landu dugu, bai administrazioei egin beharrekoak bai patronalei, eta langile guztiei ekarpenak egiteko aukera eman nahi dizuegu. Aldarrikapenak adostu eta gero mobilizazioekin hasi nahi dugulako. Hemen dituzue gure oinarrizko eskaera guztiak. Zuen iritzia edo ekarpenen bat egin nahi baduzue idatzi ebz-cee@ela.eus helbidera.