ELAren ustez “astakeria” da 101 herriko taberna konfiskatzea dakarren Gorenaren epaia
2015/06/19
ELAk “astakeria”tzat jo du Auzitegi Gorenak epai batean 101 herriko taberna konfiskatzea behin betiko berretsi izana. Erabaki hori lehenik Auzitegi Nazionalak hartu zuen.
“Dena ETA da” argudio errepikakorra baliatuz, gure gizarteko sektore bat zigortzen jarraitu nahi dute, beren ondasunen zati bat kenduaz eta militanteei espetxe zigorrak ezarriaz.
Erabaki hauek salatzeko, ELAk bere militante eta afiliatuei dei egiten die gaur eta biharko deitu diren protesta deialdietan parte hartzera.