ELAren ustez Audientzia Nazionalaren epaia zentzugabekeria juridikoa da eta dei egiten du datorren larunbateko manifestazioan parte hartzera

2011/09/21
ELAk bat egiten du hainbat eragile politiko eta sozialek Bateragune auziko epaiaren aurka deitutako manifestaziorekin eta bere afiliatu eta militanteei datorren larunbatean Bilbon izan daitezen eskatzen die.

ELAren iritziz Audientzia Nazionalaren epaia “zentzugabekeri juridikoa eta astakeria galanta da” eta, Bateragune auzian kartzelaratutako bost pertsonen behin-betiko askatasuna exijitzen du.