ELAren ustez ETA epe laburrean desarmatzea pozgarria da

2017/03/17
ELAk aintzat hartzen du egoera honetara iristeko “bakegile” izeneko taldeak egin duen lana, baita prozesuarekin konpromisoa agertu duten pertsona, talde eta erakundeena ere.

Egunkari frantses batek iragarri duelarik ETA laster desarmatzekotan dela, ELAk honako puntuak nabarmendu nahi ditu:

  1. Sindikatuaren ustez ETA epe laburrean desarmatzekotan dela dioen informazioa sinesgarria da, eta hau pozgarria dela deritzo.
  2. Aintzat hartzen du egoera honetara iristeko “bakegile” izeneko taldeak egin duen lana,  baita prozesuarekin konpromisoa agertu duten pertsona, talde eta erakundeena ere.
  3. ELAk oso ondo deritzo Eusko Jaurlaritzak gaur adierazi duen jarrerari, ekinbidea arrakastaz amai dadin laguntzeko prest baitago. Bestalde, garrantzitsua da gure herriko erakunde guztien babesa (Gasteiz eta Iruñeko gobernu eta parlamentuak eta Ipar Euskal Herriko Elkargoa), prozesua nazioarteko erakunde eta pertsona ospetsuek gainbegiratzea -esaterako Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak-, eta gizarte zibilaren sostengua ere.
  4. ELAk Espainia eta Frantziako gobernuei galdegiten die beren gain har dezatela dagokien ardura, desarmatzea segurtasun baldintzarik egokienetan burutu ahal dadin.