ELAren ustez, ez dira nahikoak Arcelorreko hitzarmenak enpleguaren inguruan jasotzen dituen proposamenak

2006/03/07

UGT, CCOO eta USO sindikatuek Arcelor enpresaren zuzendaritzarekin aurreakordioa lortu dute. Akordio hori ARCELOR Españaren Hirugarren Akordio Esparruaren negoziazioen baitan lortu dute. ELAren Metaleko federazioak honako balorazioa egiten du:

-ELAk aurreakordio bat lortzeko egin den esfortzua baloratzen duen arren, bere edukiak ez direla nahikoak uste du. Edukiak ez dira nahikoak enpleguarekin edo lantokien egonkortasunarekin lotutako gaien inguruan, besteak beste. Gai horren inguruan, akordioak lantokiz lantoki lortu beharko dira.

-Beraz, Euskal Herriko lantokietan egiten diren hitzarmenen negoziazioen emaitzen arabera zehaztuko du ELAren Metaleko federazioak bere jarrera.