Eroritakoen monumentua (Iruñea)

ELAren ustez oroitarria eraistea frankismoaren milaka biktimarekiko begirunearen adierazlea litzateke

2024/04/05
ELAren iritziz Iruñeko gerrako hildakoen oroitarria eraistea aukerarik onena da errepresio frankistaren milaka biktimari zor zaien begiruneagatik, eta aukera bakarra Memoria Historikoari buruzko legeak benetan bete nahi badira. Aipatu beharrekoa da, batetik, multzo arkitektoniko hori Nafarroako Gobernuak 2016an prestaturiko frankismo ikurren zerrendan agertzen dela, eta zerrenda horretan agertzen diren 224 atalak eraistea gomendatzen dela.

Oroitarriaren eraikuntza ezaugarriak eta neurriak kontuan hartuz, ELAren ustez, nekez birmoldatu ahal izanen da bestze erabilera batzuetara.

Edonola ere, gerran hildakoen oroitarri hori eraiki zutenetik orain arte 82 urte iragan dira, eta denbora horretan zehar jario zaion kutsua izugarria izan da, eta oso erroturik geratu da nafar guztien oroitzapenetan eta bizipenetan, beti ere frankismo, diktadura eta jazarpen politikoarekin halabeharrez lotua. Horregatik, ELArendako, erabaki politikorik zuzenena oroitarria eraistea izanen litzateke. Hala ere, hirigintza eta administrazio izapideak bideratu beharko dira ezinbestez. Eta hala Foru Parlamentuak, nola Iruñeko Udalak urrats politiko egokiak egin behar dituzte, eraiste horrek legezko berme guztiak bildu ditzan, eta benetako aukera bat izan dadin.