ELAren ustez, Industria sailburuak Babcock-eko krisiaren inguruan egin dituen adierazpenak lekuz kanpo daude

2005/10/27

ELAren Metaleko Federazioak adierazi duenez, "harrituta gaude Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu Ana Agirrek Babcock-eko krisiaren inguruan egin dituen adierazpenekin. Agirre Babcock-eko gestoreen alde agertu da, eta hori ulergaitza da gure ikuspuntutik. Langileei egotzi die langileen eta zuzendaritzaren artean dagoen ulermen faltaren errua. ELAren ustez, jarrera hori lekuz kanpo dago, are eta gehiago Eusko Jaurlaritzaz trufatu den enpresa batetaz hitz egiten ari delarik".