ELAren ustez lurzoruaren legearen inguruan lortutako akordioak Gobernuaren proposamena txartzen du

2006/02/22

ELAk salatzen duenez, EAEko lurzoruaren legearen inguruan lortu den akordioak Gobernuaren proposamena txartzen du, eta etxebizitzekin aberasten direnei mesede egiten die.

ELAren ustez, hirukoak PSE-EErekin lortu duen akordioa oso etsigarria da. Gero eta gehiago dira etxebizitza bat izateko aukera ez duten gazteak; bitartean, gero eta garestiagoa etxebizitza bat ordaintzea. Bien bitartean, akordioa lortu duten alderdiek ez diete behar sozialak dituztenei mesede egin, etxebizitzekin aberasten direnei baizik.

ELAk salatzen duenez, lurzoruaren legearen izapideak atzerakada ugari izan ditu prozesu osoan zehar; horrek lehen zirriborroak jasotzen zituen aurrerapen garrantzitsuenak desitxuratu ditu.