ELAren ustez onartezina da ezker abertzaleko lau militante atxilotu izana

2020/01/22
ELAk salatu du atxiloketa horien xedea dela eremu politiko legitimo bat kriminalizatzea, noiz eta testuinguru politikoan beste norabide batean aurrera egiteko keinu politikoak gertatzen ari direnean. Gainera, halako operazioekin “estatu sakonak” –demokrazian anomaloak diren erakundeak barne, esaterako Guardia Zibila eta Auzitegi Nazionala– Estatuko gehiengo parlamentario berria higatu nahi du, zeina aurrez aurre dagoen espainiar eskuineko sektorerik erreakzionarioek izan duten hegemoniarekin.

ELAren iritziz, presoen ongi etorri ekitaldiak -zeintzuk zilegi diren eta atxiloketak egiteko aitzakiatzat hartu diren- une egokian egiten ote diren beste plano batean erabaki behar da, eztabaida eta iritzi publikoaren planoan, ez komisaria eta auzitegietan.

ELAk galdegin du atxilotuak berehala aska ditzatela.