ELArentzat administrazioak ez du administrazio publikoetako langileen lan baldintzen inguruko akordio bat lortzeko borondaterik

2005/12/14

EHEA-KO FUNTZIO PUBLIKOAREN MAHAI OROKORRA

Akordioetara iristeko administrazioaren borondate eza frogatu da gaurkoan ere

Administrazio Publikoetako langileon lan baldintzak 2006rako negoziatzeko Mahai Orokorreko bilera pare baten ondoren, berriro bileren prozedura bete da eta Adminstrazioak ez du ezer berririk jarri mahai gainean.

ELAren eritziz, administrazio honek dituen zaharkituriko arazoak ez du konpontzeko adorerik azaltzen. Administrazioak soldatetan % 0,3ko gehigarri bat jarri du KPIra iristeko asmoarekin.

Aspaldidanik, ELAk behin eta berriro adierazi du negoziatzeko eredu hau administrazioaren mesederako burutua dagoela. Mahai Orokorraren balizko akordioa itxi baino lehenago, aurten sektoretako akordio bi itxi dira, Autonoma eta Ertzaintzako akordioak hain zuzen. Orain artean administrazioak ukatu egiten zuen sektoretako negoziaketa osoa. Administrazioak negoziazio kolektiboa nola ulertzen duen argiro erakusten du jokabide honek.

Mahai honi buruz eta heldu beharreko edukiei buruz, ELAk zehazturik du bere edukien posizioa: euskalduntzea, aparteko orduak, behin-behinekotasuna, Enplegu Eskaintza Publikoak, azpikontratazioa ekiditea, eskuratzeko ahalmena errekuperatzeko moduko soldata igoerak, barneratze kontratoak&

Eduki hauei buruz Administrazioak ez du ezer planteatu, ezertxo ere ez.. Horrez gain, Administrazioak zilegitasun itxura emateko edo, norbaitek sinatzea espero zuen. Oraingoan inork ez du onartu proposamen hau eta, ondorioz, urrengo bilera Urtarrilerako deitzekotan geratu dira. Beraz, akordiorik gabe, Estaduko oinarrizko igoerak aplikatuko dira.

Administrazioaren jarrera inposatzailea agerian geratu da. Errelebo kontratuak, azpikontratak eta abarri buruzko datoak sindikatuei helarazteko sinaturik duen konpromezua ez du bete nahi izan eta ez ditu eman, gogorik ez zuelako.

Administrazioak inposaketa eta jauntxokeriaz gobernatu nahi du eremu honetako 65.000 langileon Negoziazio Kolektiboaren jomuga. Hau ez da negoziatzea, inposatzea baizik.