ELArentzat ez da nahikoa Hezkuntza Sailak egin duen proposamena

2007/01/23
Gaur, urtarrilak 23, eginiko mahai sektorialeko bileran, lan hitzarmen berrirako negoziaketak hasi zirenetik lehen aldiz, Hezkuntza Sailak idatziz aurkeztu du bere proposamena sektoreko langileriak buruturiko greba eta mobilizazioetan bultzatutako aldarrikapenen inguruan.

Egia da, gaurko bilera egin aurretik jasota izan behar genuela aipatu proposamena Hezkuntza Sailburuordeari jakin arazi genion bezala. Edonola ere, idatziz banatu izana positiboki baloratzen dugu.

Alderantziz, ezin dugu gauza bera esan egindako proposamenaren edukiaz. Gure ustez, gai gehienetan eskasa da eta lau sindikatuok planteaturiko eta sektoreko langileriak masiboki sustaturiko aldarrikapenetik urruti gelditzen da: 55 urteko gorakoentzat ordu lektiboen murrizketa, 2 eta 3 urteko geletarako irakasle kopurua, figura berrien ezarpena edota irakasle gehiago ikastetxeetan behar berriei erantzuteko haina, ordainsariak, egonkortasuna eta LEP, ordezkapenak,...

Gai ilunetariko bat LEP eta egonkortasunarena izan da. Bitarteko egonkorren kupo estrukturala ez baitute ziurtatzen eta egonkortasunaren epe muga ezartzen jarraitzen baitute.

Hurrengo egunetan, STEE-EILAS, ELA, LAB eta UGT sindikatuok, langileen asanbladak deituta ditugu hiru lurraldeetan gaurko bileraren berri zehatza emateko eta denon iritsia eta proposamenak jasotzeko asmoarekin.

Jakinarazi nahi dugu, hitzarmenen inguruan dugun gatazka honetan, irakaskuntzako 3 sektore gaudela eta gaurko bilera sektore batekoa soilik izan dela. Hori dela eta, negoziazioan aurrerapenak egon daitezen proposamen berri bat luzatu dezala eskatzen diogu Hezkuntza Sailari bai zerbitzuetako langileentzat bai lan legepeko irakasle eta hezitzaileentzat.

Mahai sektoriala berriro bilduko da urtarrilaren 30ean.