ELArentzat onartezina da EAEko aurrekontuek gastu publikoan hazkunderik ez jasotzeak

2008/12/29
ELAren idazkari nagusi Adolfo Muñozek salatu duenez Euskal Autonomia Erkidegoko 2009ko aurrekontuetako proiektuak ez du aurreikusten gastu publikoan inolako hazkunderik. "Onartezina da, are eta gehiago kontutan izanda krisiaren ondorioei aurre egiteko dagoen neurri eraginkorrenetakoa dela". Aurrekontuok abenduaren 29an onartu dira dira Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran EAJ, EA, EB eta PSE-ren aldeko botoekin.

Muñozek azpimarratu duenez "hauek ez dira EAEk uneotan behar dituen aurrekontuak. Langabezia igotzen ari da, eta mundu guztiak administrazioei eskatzen ari zaio gastu publikoa handitzea krisiaren ondorioei aurre egin ahal izateko".

"Gure administrazioak zuzentzen dituzten lagunen pentsaera kontutan izanda ezinezkoa da gastu publiko handiagoa izango duen aurrekontuen politika baterantz jotzea". Hala uste du ELAko idazkari nagusiak. "Gainera, ezinbestekoa da egungo politika fiskala aldatzea; gai honek lehentasuna izan beharko luke egungo egoeran".

Azterketa bulegoaren txostena (Azterketak 13)