ELArentzat oso eskasa da LAB, UGT eta CCOOk Adegirekin Gipuzkoako metalean lortu duten aurreakordioa

2007/10/17
Urriaren 18an burututako bileran iruzurra agerian geratu da. LABek lan hitzarmena izenpetzearen alde agertu den bitartean, UGT eta CCOO sindikatuak positibotzat eman arren datozen egunotan erantzungo diote Adegiri. ELAk ezezkoa emango dio akordioari, lurralde honetako lantegietan izenpetu direnen soldata igoeren puntu bat azpitik dago eta.

1. Akordioak ez die metalgintza alorreko langileen benetako arazoei aurre egiten:

Behin-behinekotasunari ez dio mugarik jartzen. Berdin azpikontratazioari eta Aldi Baterako Lantegiei. Errelebo kontratuak aurrera egiteko neurririk ez da jasotzen. Aldiz, malgutasuna handitzeko bidea jasotzen da akordioan.

LAB, UGT eta CCOO sindikatuek bat egin dute Adegirekin lan ordutegia ez murrizteko

%4ko igoera aurtengo eta KPI gehi puntu bat 2008 eta 2009. urtetarako tabletan, ozta-ozta gainditzen dute KPIa.Adegik emandako datuen arabera, 2007ko urria bitartean lantegietan eman den batezbesteko soldata igoera %3,85koa izan da, Gipuzkoko hitzarmenean jasotzen den igoera puntu batetan gaindituz.

Lan istripuen arriskuen eta lizentzien inguruan jasotzen denak ez du aurrerapenik suposatzen. Hitzarmena txukuntzeko erabili dira atalok.

2.- LAB, UGT eta CCOO sindikatuek Adegik nahi izan duela egin dutela argi geratzen da gaurko bileraren ondoren. Era berean, agerian geratzen da sindikatu hauek ez dutela inoiz mobilizatzeko benetako asmorik izan. Hitzarmena izenpetzeko erabakia aurrez hartuta zeukaten eta denbora irabazi nahian ibili dira. Aipagarria da LABen jarrera, ekainean mahia utzi eta mobilizazioen aldeko deia egin ondoren, gaur hitzarmena sinatu baitu.

Metalgintza federazioak negoziazioa lantegietara eramateko asmoa berretsi eta gero, Gipuzkoako hitzarmenean jaso ez diren gaiak lantegietara eramateko asmoa azaldu du.