ELBeko atxilotuei elkartasuna

2008/01/31
ELAk bere elkartasuna adierazi die urtarrilaren 30ean Iparraldean Frantziako Poliziak atxilotutako Euskal Laborariren Biltzarreko (ELB) sei kideei. Atxilotuak erasoak eta istiluak sortu izanaren akusaziopean egun eta erdi bete dute ondoren polizia-etxean aske geratu dira.

ELBeko sei kideek urtarrilaren 17an Donapelaun Kako baserritarren aldeko manifestazioetan parte hartu zuten. ELAk datorren otsailaren 21ean Baionako Epaitegian egingo den protesta ekintzan parte hartzera deitzen du, egun horretan epaituko baitituzte ELBeko sei kideak.

ELAren iritziz atxiloketa hauek ELBren aurkako erasotzat hartu behar dira, eta erakunde honetako iturriek dioten bezala erakundearen izen ona zikindu nahi dute horrelako polizia operazioen bitartez.