ELBko atxilotuei elkartasuna adierazi nahi die ELAk

2008/02/18
ELAk bere elkartasuna adierazi nahi die otsailaren 21an epaituko dituzten Euskal Laborariren Biltzarreko (ELB) sei kideei eta epaiketa honen aurkako protesta ekintzetan parte hartuko duela aurreratu du

Atxilotuak erasoak eta istiluak sortu izanaren akusaziopean atxilotu zituzten urtarrilaren 30an Iparraldean eta egun ta erdi polizia-etxean igaro ondoren libre geratu ziren.

ELBeko sei kideek Zuberoako Ainharpeko Kako etxaldearen aldeko manifestazioetan parte hartu zuten SAFER-ek bere segida apurtzea erabaki ondoren.

ELAren iritziz atxiloketa hauek ELBren aurkako erasotzat hartu behar dira, eta erakunde horren eta bere militanteen ekintza sindikala kriminalizatzea dute helburu.