Elecnor Bizkaiak beste bi langile kaleratu ditu, 15 azken urtean

2022/05/27
ELAk baldintza prekarioak inposatzean eta etengabeko kaleratze mehatxuan datzan enpresaren politika salatzen du. Batzordearen gehiengoak (ELA, CCOO, ESK, UGT eta CSIF) elkarretaratzea egin zuen atzo zuzendaritzaren jarrera salatzeko.

Elecnor Bizkaiko lantokietan 700 langile baino gehiago dituen enpresa da. Milioi askoko irabaziak izan arren, plantillarekin duen politika diziplinatzea, kaleratzea eta azpikontratatuz prekarizatzea da.

Duela gutxi, enpresak berriro kaleratu ditu I+M ataleko 2 langile Hauekin 15 bat kaleratze egin ditu azken urtean (horietatik 13 I+Mkoak), horietatik 8 2022an izan dira.

ELAk enpresaren zuzendaritzaren jarrera gaitzetsi eta salatzen du. Plantillarekin duten politikaren baldintza prekarioak ezartzean, etengabeko kaleratze mehatxuetan eta azpikontratatzen (eta Elecnorreko zuzeneko langileei baino lan-baldintza okerragoak ezartzen zaizkien) diren zerbitzuetan oinarritzen da.

Atzo, maiatzak 26, Enpresa Batzordearen gehiengoak (ELA, CCOO, ESK, UGT, CSIF) deitutako elkarretaratzea egin zen egoera hau salatzeko. ELAk argi du geratzen den aukera bakarra antolatzea eta aurre egitea dela, plantillaren eskubideak defendatzeko.