Elikadura alorreko saltokien %90 bat egin dute grebarekin

2005/12/23

ELA-Zerbitzuak gaur Gipuzkoako elikaduraren alorrean izandako grebaren jarraipenaren irakurketa oso baikorra egiten du; izan ere, elikaduraren alorreko saltokien %90 bat egin du deialdiarekin. Horrela, Gipuzkoako elikadura saltoki nagusien langileak kalera atera dira greba deialdiarekin bat eginez; saltoki horien artean, Dia, Lidel, Aramar edo Coviran daude, besteak beste.

ELAk Adegiri proposamenekin negoziatzera prest egoteko exigitu nahi dio, eta orain arte agertu duen jarrera itxia albo batetara uzteko eskatu nahi dio. ELAren ustez, Adegiren estrategia gainditua izaten ari da enpresetan, soldata hobeak eta lan baldintza duinagoak dituzten hitzarmenak sinatzen ari direlako. Horrek gipuzkoako patronalak orain arte izan duen jarrera itxia auzitan jartzen du.