SOZIOSANITARIOA
Elizondoko Benito Menniko langileek bi greba aste gehiago hasiko dituzte

Aurreko urteko azaroan, Hermanas Hospitalarias enpresak, Nafarroako Gobernuaren baimenarekin, Elizondoko Benito Menni zentroan dituen hiru eraikinetako bat ixtea erabaki zuen enpresaren etekinak are gehiago handitzeko.
Gatazka hasi zenetik, enpresak ez du inoiz, hartutako erabakiak eduki dituen ondorioez hitzegiteko bildu nahi izan. Horrez gain, langileen lan baldintzen hitzarmena negoziatzerako garaian, enpresak entzungor egiten die langileek eskatzen dituzten aldarrikapenei.
Nafarroako Gobernuari dagokionez, martxoaren 6ean eginiko bileran, ELAko ordezkariek Elizondoko Benito Menni zentroaren egoera larria azaldu zen. Informazio guztia helarazi zaion arren, Gobernuak ez du ezer egin egoera honen aurrean.
Osasun mentaleko arazoak dituzten herritarrak zaintzeko, Nafarroako Gobernuak soilik Hermanas Hospitalariaseko Kongregazioa dauka zerbitzua emateko baimendua. Beraz monopolio baten aurrean gaude. Eta, Nafarroako Gobernuak azpikontratatuta mantentzen du, ematen duten zerbitzuaren kalitatea helburutzat izan beharrean, negozioa lehenesten duen enpresa honi.
Enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren jarrera ikusita, langileek beste 14 greba egun egingo dituzte abuztuaren 25etik irailaren 7ra bitartean. Horiekin, dagoeneko 64 greba egun egingo dituzte langileek.
Enpresari negoziazio erreala egin dezan eskatzen da, non hartu dituen erabakien ondorioak aztertuz sortutako egoerari konponbide egokia emango zaion, eta non lan baldintzen hitzarmenean langileen aldarrikapenak kontutan hartuak izango diren. Onuraren maximizazioa ezin da sortu pertsonen zaintzaren kontura.
Nafarroako Gobernua interpelatzen da kontu honetan inplikatu dadin. Diru publikoa erabiltzen da zerbitzu hau azpikontratatzeko; beraz, kalitatezko zerbitzua bermatzeko, langileentzako baldintza onak bermatzeko eta eskualdeko despopulazioan aurrera ez egiteko erabili behar dela aldarrikatzen da.
Deitutako mobilizazioen artean:
• Abuztuak 29, Kotxe karabana Elilzondoko kaleetan.
• Irailak 3, elkarretaratzea goizeko 11:00tan Iruñan, Nafarroako Gobernuko Gizarte eskubideen sailaren aurrean.
• Irailak 5, elkarretaratzea arratsaldeko 19:30tan Elizondoko udalaren aurrean.