Elkarrekin Podemos eta ELA kezkatuta agertu dira EAJ-PSE-PP blokearen zerga- eta aurrekontu-politika dela eta

ELAren aburuz, giro atseginean egin den bilera honek harreman normalizatu bat islatzen du, eta halakoa izan beharko luke herri hau ordezkatzen duten alderdi eta sindikatuen arteko dinamikak. Zoritxarrez, indar politiko guztiek ez dute berdin jokatzen, ez baitira kapaz ulertzeko kritika eta gatazka bizitza sozial eta politikoaren berezko osagaia direla.
Autogobernuari ez ezik, bileran arreta berezia eskaini zaio datorren zerga-erreformari eta Jaurlaritzaren aurrekontuari. Autogobernuaz Txiki Muñozek nabarmendu du sindikatua oso kezkatuta dagoela estatutik etor litekeen inboluzioa dela eta, C´s, PP eta PSOEren gehiengo handia medio. Inboluzio honen aurrean, ELAk uste du Eusko Jaurlaritza legegintzaldia joan legegintzaldia etorri denbora irabazi nahian dabilela, betiere, gure eskumenek jasaten duten gainbeherak eragin beharko lukeen konfrontazioa saihestuz.