Soling (Erandioko Murueta eta Santurtziko Zamakona ontziolak)
Elkarreratzea egin dute soldatak ez dituztela ordaindu eta enpleguen ziurgabetasuna salatzeko
Otsailaren 5ean enpresa jabez aldatu zen, eta langileei ontzioletara sartzea debekatu zitzaien, enpresak Gizarte Segurantzari ordaindu ez ziolako. Enpresa jabe atzerritar baten eskuetara pasa da (Bedrock Consolidated), eta egun horretan bertan langileei ordaindutako baimena eman zien otsailaren 26ra arte. Urtarrileko nominaren ordainketa ez da bete, ordea, eta ez da bermatzen plantilla lanpostuetara itzuliko denik, ezta ordaintzeko dauden nominak eta etorkizunekoak ordainduko direnik ere.
Hori dela eta, langileek elkarretaratzeak egin dituzte Vigon eta Bilbon, ez ordaintzearen eta egun enplegurik ez izatearen egoera salatzeko, eta konponbide bat eskatzeko, bai aurreko eta bai egungo jabeei, baita erakundeei ere (Galiziako Xunta eta Eusko Jaurlaritza); izan ere, aste honetan bertan ELA sindikatuak salaketa bat jarri du lan ikuskaritzan egoera salatzeko.