Elkarretaratzea Olaztiko Portland enpresan gertatutako lan heriotza salatzeko

2022/09/09
Atzo Olatzagutiako Cementos Portland enpresan orga batek harrapatuta hil zen langilearen lankideek elkarretaratzea egin dute omenaldia egin eta patronalari eskatzeko langileen segurtasunaren aurrean etekin ekonomikoa lehenesteari uztzi behar diola. Administrazioaren kontrol baliabide eskasak ere salatu dituzte.

Lan heriotza hori dela eta, ELAk ikerketa sakona eskatu du berriro, ezbeharraren arrazoiak eta erantzukizunak zehazteko.

Aurten, gutxienez 12 pertsona hil dira lan istripuz Nafarroan, 55 Euskal Herri osoan. 2012az geroztik, laneko ezbeharak % 30 handitu dira, eta hamar lan heriotzetatik lau segurtasun neurri desegokiengatik gertatzen dira.