Elkarretaratzea Bilboko BBVAren egoitzaren aurrean

2007/07/11
BBVAko enpresa batzordea uztailaren 13an elkarretaratuko da, 12:00tan, banketxe honek Bilbon duen egoitzaren aurrean. Ekintza honen bitartez, azkenaldian izandako kaleratzeak salatu nahi dira.

BBVAk zenbait zerbitzu Madrilera eman ditu azkenaldian, eta horren ondorioz ehun bat lagun kaleratu dituzte. Enpresa batzordearen iritziz erabaki hauen atzean dagoen arrazoi bakarra etekinak handitzea da.