Elkarretaratzea Bilbon izan den bortxaketa salatzeko

2008/04/16
ELAko Genero Sailak gaitzetsi egiten du joan den apirilaren12an Bilbon neska batek jasandako bortxaketa. Eta gertakaria salatzeko beste talde feminista batzuek apirlaren 17rako egindako deialdietan parte hartzeko gonbita luzatzen du.

Deiane Arrieta, ELAko Genero saileko arduradunaren ustetan “eraso onartezina eta oro har emakumeen kontrako”  ekintza izan da asteburuan gertatutakoa. Horrelakorik berriz errepika ez dadin, beharrezkotzat jo du “publikoki bortxaketa salatzea eta erantzuna ematea”.