kimika sektorea

Elkarretaratzea egin da ADEGIren aurrean sektoreko hitzarmen propioaren alde

2024/02/14
Estatalizazioarekin eta horrek dakarren prekarietatearekin amaitzeko garaia da.

ELAk ekainean iragarri zuen Hego Euskal Herriko kimika sektorearen negoziazioa aktibatzeko borondatea. Hainbat bilera egin ondoren, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok akordio bat lortu genuen EAEko patronalei eta CONFEBASKi dei egiteko, kimika-sektorerako lehen hitzarmen autonomikoa negoziatzen hasteko. 120 batzordek eta enpresetako ordezkarik baino gehiagok eman diote babesa ekimenari.

Joan den abenduaren 26an, Estatuko FEIQUE patronalak, CONFEBASKek eta ADEGIk, CEBEKek eta SEAk idatziz erantzun zioten hitzarmen berriaren negoziazioari ekiteari uko eginez eta Estatuko hitzarmenaren baldintzei eutsiz.

Erabat arbuiatzen dugu ADEGIren erantzuna. Soldata txikiak, lanaldi luzeak eta eskubide gutxi dakartzan estatuko hitzarmenaren aplikazioa defendatzea bateraezina da Gipuzkoan lan egiten dutenekiko konpromisoari eustearekin. Prekarietatea ezin da izan erantzuna kimiken sektorean lan egiten dutenentzat.

Gaur, lau sindikatuok elkarretaratzea egin dugu ADEGIren egoitzen aurrean. Aurreko astean CEBEK eta CONFEBASKen aurrean izan zen mobilizazio eta SEAren bilduko gara. Lan baldintzak Hego Euskal Herrian negoziatzea lortzeko lanean jarraituko dugu, eta, beraz, baita Nafarroan ere, nahiz eta kasu honetan, tamalez, estatuko sindikatuek uko egiten dioten aldarrikapen horri.