osasunbidea
Elkarretaratzea egin da plantilla guztiarentzat lan baldintza hobeak eta zerbitzu hobea exijitzeko

LABen, UGTren eta Osasunbidearen arteko akordio hutsalak gaur behar zuen greba zapuztu ondoren, ELAk, SAEk eta CCOOk greba deitu dute apirilaren 4erako.
LABek eta UGTk sinatu duten akordioak ez du zerikusirik orain arteko mobilizaio dinamika eragin duten aldarrikapenekin. Akordioak ez du aldarrikapen horietako bat bera ere bermatzen, eta Osasunbideako langileek atzo zituzten lan baldintza berberak izango dituzte hilabete barru, adibidez. Akordio hori LABen eta UGTren autonomia faltak ekarri du, eta ez Osasunbidea hobetzeak.
Horregatik, ELA, SAE eta CCOO sindikatuek gaur elkarretaratzea egin dute Parlamentuaren aurrean, Osoko Bilkuran Osasunbideari buruzko Foru Lege Proposamena bozkatzen zen bitartean.
Garbi dago Osasunbideako langile guztien lan baldintzak eta zerbitzua mobilizazioaren bidez bakarrik hobetuko direla, eta horregatik ELAk, SAEk eta CCOOek greba deitu dute apirilaren 4an.