LAneko heriotza

Elkarretaratzea egin du ELAk Andosillako lan heriotza salatzeko

2023/04/05
Jaime Resano eraikuntza enpresako langile bat altueratik erorita hil zen Andosillako (Nafarroa) Calzados Irabia enpresaren industria-nabearen teilatuan lanean ari zela.

Gutxienez 13 pertsona hil dira lan istripuz Hego Euskal Herrian 2023an, horietako bi Nafarroan.

Enpresen zigorgabetasunak eta erakundeen konplizitateak ondorio latzak ditu langileriarentzat. Laneko ezbeharrak onura ekonomikoak plantillen lan eta bizi baldintzen gainetik jartzearen ondorio zuzena dira.
Enpresen ez-betetzeak behar bezala kontrolatzeko garaia da, eta, horretarako, beharrezkoa da gaur egun kolapsatuta dauden NOPLOI eta Lan Ikuskaritzako plantillak bikoiztea, Europako batez bestekoarekin berdintzeko.

Lan heriotza salatzeko, ELAk elkarretaratzea egin du Nafarroako Gobernuko Lan Departamentuaren aurrean.