Elkarretaratzea egin du ELAk Urdulizko ospitalearen aurrean, Osakidetzak langileen kontratazio eskubideak urratzen dituelako

2023/02/03
ELAk deituta izan da kontzentrazioa, 11:30ean, ospitalearen aurrean. Sindikatuak informatu duenez, Europar Batasuneko behin-behineko tasarik altuena du Osakidetzak: % 50 baino gehiago.

Euskal Sindikatuak adierazi duenez, egiturazko funtzioak betetzen dituzte behin-behineko langileek, eta hori aldatu beharra dago. Bruselak eskatuta, 2021ean Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua aldatu zuen Espainiako gobernuak, administrazio publikoan ahalik eta aldi baterako enplegu gehien finkatzeko eta, horrela, behin-behinekotasuna %8ra jaisteko. Era berean, Estatutu Markoa ere aldatu egin zen, osasun sektorean behin-behineko kontratuak egiteko modua arautzen duena, eta kontratazio iruzurrari muga jartzen diona.

Estatutu Marko berri horren ondorioz, kontsolidazio EPEa jarri zuen martxan Osakidetzak eta lanpostu estrukturalak sortu berri ditu. Hala ere, ez da legea betetzen ari, plaza berriak ez baitira egiturazko beharrak betetzeko nahikoak. Osakidetzak behin-behineko lanpostu gehiago bihurtu behar ditu egiturazko eta egonkor, plantillaren lan-baldintzak eta zerbitzuaren kalitatea hobetu nahi badira.

Guzti hori salatzeko deitu du ELAk gaurko elkarretaratzea.