Bizkaiko Aldundiak azpikontratatutako garbitzaileak

Elkarretaratzea egin dute Aldundiak zuzenean kontrataturiko langileen soldatarekin parekatzeko

2024/02/08
Bizkaiko Foru Aldundiak azpikontratatutako Optima enpresako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Foru Jauregiaren aurrean (Bilbon) lan berbera egiteagatik Aldundiak zuzenean kontrataturiko langileek baino %36 gutxiago jasotzen dutela salatuz.

2022tik hitzarmenik gabe daude enpresako 200 langile inguru. Aldundiko zuzeneko langileekin soldata parekatzea da euren aldarri nagusia, lan beragatik azpikontratatutako langileek baino % 36 gehiago kobratzen baitute.

Hitzarmena negoziatzen hilabeteak eman ondoren, Optima enpresak proposamenik egin ez duenez eta Bizkaiko Foru Aldundia ez denez inplikatu, langileak Aldundiaren aurrean elkartu dira egoera desblokeatzeko eskatzeko.

Kontuan izan behar da kolektibo prekarioa dela, kontratuetan partzialtasuna dela nagusi, horrek dakartzan zailtasun ekonomikoekin.

Mobilizazioan parte hartze handia izan da, eta aspertuta daudela erakutsi dute, euren lana aitortzeko eta lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraitzeko prest daude.

Horregatik, langileek Bizkaiko Aldundiaren aurrean mobilizatzen jarraituko dute otsaileko ostegun guztietan, eta ez dute baztertzen hurrengo hilabetean mobilizazioak areagotzea.