Aldetu (Lemoa)
Elkarretaratzea egin dute Bilboko konkurtso-administrazioaren bulegoen parean enplegu erregulazioko espedientea kentzeko eskatzeko

Lemoako Aldetu enpresako langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, konkurtso-administrazioaren bulegoen parean (Zubizarreta Consulting), konkurtso prozesuan zehar izan duen jarrera salatzeko. Izan ere, Cikautxok aurkeztutako eskaintza bermatu besterik ez du egin. Eskaintza horrek ez du edukirik eta ez du inolako industria planik, eta 48 langiletik 28 kaleratuko dira.
Aldetuk automozioran jarduten du, eta pasa den astean kaleratze kolektiboaren prozesua hasi zuela iragarri ondoren, asteartean greba mugagabea hasi zuten langileek, lan erregulazioko espedientea kentzea eta lanpostu guztiak mantentzea eskatzeko. Langile guztiak grebarekin bat egiten ari dira, produkzioa bere osotasunean geldiaraziz.
ELAk (bost ordezkarietatik hiru ditu) defendatzen du Aldetuk lan karga nahikoa duela, eta azken urte hauetako kudeaketa negargarriak eta konkurtso-administrazioaren eta enpresaren kudeatzaileen gelditasunak gaur egungo egoera ekarri duela.