Elkarretaratzea egin dute Ertzainek lan baldintzak hobetzeko

2010/02/19
ELAren esanetan Ertzaintzan bizitzen ari den egoera jasangaitzagoa da unetik unera eta egoera hau salatzeko elkarretaratzea burutu dute Bilbon.

Azken aldian Herrizaingo Saila hartzen ari den erabakiak direla-eta, ertzainen haserrea eta kezka gero eta handiagoa da egunez egun.

ELAko atal sindikalak dionez, neurri guztiak murriztaileak eta inposatzaileak dira Langileen premia larria dela-eta sektorea baldintza kaskarretan dago lehendik ere, eta erabaki horiek egoera okertu baino ez dute egiten.

Rodolfo Ares, Barne Sailburu Ertzainen lan-baldintzekiko erabateko mespretxua erakusten ari da eta norgehiagoka eta haserrea erabiltzen du polizia-operazio bakoitzari etekin politikoa eta alderdiaren aldekoa ateratzeko, adierazi du ELAk. haiekin; izan ere, baza garrantzitsuak ditu alde Eredu berri hori ezartzeko.