Amara Plaza Hotela – Donostia

Elkarretaratzea egin dute kaleratzeak salatzeko eta pisuen sailaren azpikontratazioa salatzeko

2025/11/07
Elkarretaratzea egin dute kaleratzeak salatzeko eta pisuen sailaren azpikontratazioa salatzeko
Hotusa Taldeak (Losei Hoteles S.L.) hotela erosi dio Silken kateari, eta iragarri du pisuen saila azpikontratatuko duela eta administrazioko bi pertsona kaleratuko dituela.

Amara Plaza Hoteleko langileek, Enpresa Batzordearekin (ELA eta LAB) deituta, elkarretaratzea egin dute gaur hotelaren aurrean, Grupo Hotusa (Losei Hoteles S.L.) enpresa kudeatzaile berriak hartutako azken erabakien aurka agertzeko. Talde horrek bere gain hartu zuen hotelaren kudeaketa urriaren 11n, establezimendua Silken kateari erosi ondoren.

Kudeaketa hasi eta egun gutxira, zuzendaritza berriak jakinarazi zuen asmoa zuela pisuen saila azpikontratatzeko eta administrazio arloan bi pertsona kaleratzeko.

Enpresa Batzordeak salatu du kaleratzeak saihestu zitezkeela langileak birkokatuz eta prestatuz, eta pisuen zerbitzua azpikontratatzeak arriskuan jartzen dituela zerbitzarien lanpostuak eta lan baldintzak, plantillaren batasuna hausteaz gain.

Hotusa Taldearen kudeaketa eredua ere salatu dute, etekin ekonomikoa lehenesten baitu enpleguaren eta lan baldintzen aurretik. Era berean, ohartarazi dute langileek mobilizatzen jarraituko dutela beren lan eskubideen aurkako edozein mehatxuren aurrean.