Osakidetza
Elkarretaratzea egin dute Legebiltzarraren parean Emergentzietako egoera salatzeko

EH Bilduko Rebeka Uberak Legebiltzarrean harrera egin ondoren, sindikatu deitzaileek Emergentzietako zuzendaritzari langileen eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko negoziatzeko borondatea eskatu diote.
Ekainaren 5ean, Osakidetzako Emergentzietako zuzendari gerenteak agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta bertan esandakoak are eta ezinegon handiagoa sortu zuen langileen artean.
Gaur, "Lan baldintzak hobetuz herritarren baldintzak hobetuko dira" lelopean elkarretaratzea egin dute intersindikalak deituta Legebiltzarraren parean. Bertan Emergentzietako lan-baldintzak eta zerbitzua hobetzeko neurriak negoziatzeko borondatea eskatu dute.